euskaraespañol

'Hurbildu Zaitez Punta Begoñara' erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04 Noiz arte: 2016/04

Irudia
Erakusketaren abiapuntua galerien bilakaera historikoa da

Deskribapena

Apirilaren 29ra arte, Algortako Torrene Aretoak Hurbildu zaitez Punta Begoñara erakusketa hartuko du, Getxoko eraikuntza ezagunaren balio nabarmentzearen proiektuaren inguruan, hain zuzen ere. Tamaina handiko horma-irudien, eskala naturalean eginiko erreprodukzioen eta panelen bitartez, erakusketak ekimena gerturatuko die bisitariei. Getxoko udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatu dute proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta.

Erakusketaren abiapuntua galerien bilakaera historikoa da. Ricardo Bastida y Bilbao arkitektoak diseinatu zuen eraikuntza, Horacio Echevarrieta industria-gizonaren enkarguz eta erakusketak monumentuaren historia azalduko du 1918. urtean hasita egun arte. Labarra eusteko horma gisa sortu zuten baina ondoren beste erabilera izan zituen eraikina. Adibidez, Guda Zibilean Errepublikako ospitale izan zen eta baita aginte-italiarraren kuartel nagusia. Guda-ondoko garaian, berriz, Gizarte Laguntzaren egoitza bilakatu zen. Halaber, erakusketan hotela egiteko huts egin zuen proiektuaren berri eta baita galerian balio nabarmentzearen proiektuaren berri eman da.

Panelen bitartez ezagutu ahal izango da galerien egoera proiektua abian jarri aurretik, eginiko ikerlan sakonak, EHUko profesional eta ikasleen ikerkuntza zientifikoa, eraikinean eginiko lehenengo esku-hartzeak eta memoria historikoa berreskuratzeko artxibo eta dokumentazio lana, besteak beste. Erakusketan pieza zaharberrituen eskala naturaleko argazki-erreprodukzioak ere bildu dira, esaterako, zutabeak, ateburuak eta zeramikak.

Punta Begoñako Galeriak (Getxo) XX. mende hasieran eraiki ziren. Haien erabileraren berezitasuna, kokaleku paregabea eta eraikuntzan erabilitako teknologia direla eta, garai hartako eraikuntza garrantzitsuenetako bat da, Bizkaian eta Euskadin.

Hori guztia kontuan hartuta eta gaur egungo degradazio egoera ikusita, Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, eraikina berreskuratzeko xedea duena, jendearentzat irekia izango den eta herritarren zerbitzura jartzeko sortu den ikerketa eta exekuzio prozesu baten bidez. 

Hala, UPV/EHUko bost ikertalde diziplinarteko lana egiten ari dira galeriak berreskuratzeko, Getxoko Udalaren adituen talde batekin batera, eta Bizkaiko Diputazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioarekin. UPV/EHU aholkulari eta zuzentzaile organoaren eginkizuna ari da betetzen, Punta Begoñako Galeriak berreskuratzeko planteatutako ekintzen testuinguruan.