euskaraespañol

Dibulgazio Zientifiko eta Teknologikoko I. Lehiaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/04 Noiz arte: 2016/05/03, 11:45 - 13:45

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzak 4, 11:45etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko hitzaldi aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Dibulgazio Zientifiko eta Teknologikoko I. Lehiaketa ospatuko da. Zimatek ikasleen elkarteak antolatu eta bultzatu duen ekimen honen helburua, dibulgazioaren mundua ikasleengana  hurbiltzea da.

Raúl Ibáñez irakasleak emango dio hasiera lehiaketari ‘Los peligros del mal uso de la ciencia: las matemáticas' izenburudun hitzaldiarekin.

Ondoren, lehiaketan parte hartuko duten bost lanak aurkeztuko dira. Honako hauek:

  • Wireless Charging: ¿Cómo cargaremos nuestros móviles?
  • Radiación, no me jodas
  • La materia perdida del universo
  • Meteorología: un gran laboratorio de física
  • Hackeando el código de la vida

Lehiaketa sarien banaketarekin bukatuko da. Bi sari emango dira, maila ezberdinetan. Epai-mahaiaren Sariaren irabazleak drone bat eskuratuko du eta, bestalde, Ikusleen Sariarenak, kanpoko disko gogor bat.