euskaraespañol

Lan-arloko talde-harremanei buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/05 Noiz arte: 2016/05/03, 15:30 - 10:55

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 5, 15:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘IV. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' ekimeneko zazpigarren saioa burutuko da. Oraingoan, hitzaldia, Tomás Arrieta Heras Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakariak eskainiko du, ‘Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial' izenburupean.

Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldi hauetan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.

Saio guztiak 15:30etan hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.

JARDUNALDIEN EGITARAUA:

Maiatzak 5, ‘Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'. Tomás Arrieta Heras, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria.

Maiatzak 12, ‘Crisis durante los ciclos sociales o ciclos sociales críticos'. Sara Lallana del Rio, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako irakaslea.