euskaraespañol

2016/05/05 Udaberriko Matematika lehiaketako sari-banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/06 Noiz arte: 2016/05/05, 18:00 - 16:23

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Askartza Claret ikastetxeak antolatu dute 10-18 urteko ikasleentzako sariketa

Ostiralean, maiatzak 6, 18:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan (Leioa), Udaberriko Matematika lehiaketako sari-banaketa ospatuko da.

Udaberriko Matematika Lehiaketa aurten ospatu da bigarren aldiz, Askartza Claret ikastetxeak eta Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatua, baina duela 20 urte ospatzen da Madrilen ‘Concurso de Primavera', Unibertsitate Konplutentsearen eskutik. Helburua Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko 2. maila arteko ikasleak matematika suspertzea da.

Lehiaketak bi fase ditu, lehenengoa ikasleen ikastetxeetan egiten da, eta bigarrenean nabarmendu diren ikasleek probak egiten dituzte Zientzia eta Teknologia Fakultatean, lau mailatan banatuta. Aurten 39 ikastetxetako 398 ikaslek parte hartu zuten apirilaren 23an, azkeneko fasean, Zientzia eta Teknologia Fakultatearen geletan. Maila bakoitzeko 10 sari banatuko dira bihar, guztira 40.

Matematika ongi ikastea ikasle, guraso eta irakasleen kezketako bat izan ohi da; eta Askartza Claret ikastetxeak eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen dugun lehiaketa honek, Unibertsitate Konplutentsearen laguntzaz, tresna bat gehiago izan nahi du.