euskaraespañol

Jardunaldia: 'Ondarea eta generoa: ikusezina ikusgai eginez'

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/12 Noiz arte: 2016/05/09, 09:30 - 15:07

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 12, 09:30etik aurrera, "Patrimonio y género: visibilizando lo invisible. El patrimonio cultural como elemento para la igualdad entre mujeres y hombres" izeneko jardunaldia egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzien aretoan.

Jardunaldiaren helburua da sakon aztertzea eta ikusaraztea kultur ondarea ez dela beti genero ikuspegia aintzat hartuta kudeatzen; horrek, izan ere, urratu egin dezake emakumeek bizitza kulturalean parte hartzeko duten eskubidea, eta genero desberdintasuna eragin eta rolak inposa diezazkieke emakumeei zein gizonei gure komunitateko bizitza kulturalean parte hartzeko orduan.

Ondarea eta Giza Eskubideak UNESCO Katedraren lanean oinarrituz, indartu egin nahi da ondarearen kudeaketan berdintasun estrategiak sustatzeko konpromisoa. Horretarako, hainbat adibide hautatu dira, emakume eta gizonek gure inguruko nahiz nazioarteko tradizio ezagunetan parte hartzean izaten dituzten desberdintasunak agerian jartzeko, batetik, eta bizitza kulturaleko partaidetza ere ahalduntzeko eta berdintasuna lortzeko elementu nola izan daitekeen hausnartzeko, bestetik.

Hitzaldiak:
• ‘¿Dónde queda el género en la protección de Naciones Unidas al Patrimonio?'. Maider Maraña.
• ‘Procesos de recuperación de la memoria desde un enfoque de género: el caso de la cárcel de mujeres de Saturraran'. Garazi Lizaso.
• ‘Mujeres a la conquista de la Tamborrada: la lucha de las mujeres por participar en patrimonio inmaterial en Euskadi'. Xabier Kerexeta eta Margaret Bullen.
• ‘Las nuevas masculinidades en el patrimonio inmaterial: el caso del tango desde un análisis social y de género'. Federico Abreu.

Sarrera doakoa da; mesedez, eman izena aldez aurretik.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko: laura.paunero@ehu.eus eta 945014546.