euskaraespañol

Teresa Jareño Querejetaren eta Andrea Juanen 'Artea Antartikan' erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/17 Noiz arte: 2016/05/25, 18:30 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 17tik 25era bitartean, Bizkaia Aretoko Axular gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), partekatutako sormen esperientzia baten emaitza den Artea Antartikan, Sur Polar erakusketa izango da ikusgai. Protagonistak, alde batetik, Teresa Jareño Querejetaren Uraren hezurra lana eta Andrea Juanen Solar Storm.

Teresa Jareño UPV/EHUko Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatibo masterra burutzen ari da. Argentinako Dirección Nacional de la Antártidaren eskutik (DNA) beka bat jaso zuen han egonaldia egiteko. Andrea Juan DNA Argentina ekimenaren artista sustatzailea izan da.

Erakusketa 8:00etatik 20:00etara bitartean ikusi ahal izango da. Sarrera librea da.