euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 1976ko promozioko 40. urteurrena ospatuko du

Noiz eta non

2016/05/21 2016/05/21, 10:00 - 13:00

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 21ean, larunbata, 10:00 eta 13:00 bitartean, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan (Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), 1976ko promozioko 40. urteurrena ospatuko da.

Enpresa Harremanetako dekanordea den Imanok Basterretxeak egingo die ongietorria Sarrikon bilduko diren 70 ikasle ohiei, eta elkarrekin gela barruan zein kanpoan ikasitako ezagutzak gogora ekartzen saiatuko dira. Topaketa honetarako prestatutako programak eztabaida ahalbidetuko du, Jorge Nieto Ekonomi Analisiaren Oinarriak-eko katedradunak moderatuko duena. Hizlari taldea UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko aipatu promozioko ikasle ohiek osatuko dute.

Programa:
10:00 Aurkezpena
Imanok Basterretxea. Enpresa Harremanetako dekanordea. UPV/EHU. Bilbo.
10:05 Sarrera
Jorge Nieto. Ekonomi Analisiaren Oinarriak-eko katedraduna. UPNA. Iruña.
10:15 Lehen hausnarketa: balore moralak eta ekonomia
Ignacio Mauleon. Ekonomi Analisiaren Oinarriak-eko katedraduna. URJC.  Madril.
Gonzalo Rubio. Ekonomia eta Finantzetako katedraduna. UCH-CEU. Alicante.
Benigno Valdés. Teoria eta Politika Makroekonomikoko katedraduna. ICADE. Madril.
11:00 Galderak / Publikoaren hausnarketak
11:30 Kafea

12:00 Bigarren hausnarketa: sektore-apustua eta hazkundea
Jesús González Villambrosa. ArcelorMittal Distribtion Solutions Iberiako CEO oiha. Bilbao.
Emilio Huerta. Enpresa Antolakuntzako katedraduna. UPNA. Iruña.
12:30 Galderak / Publikoaren hausnarketak
13:00 Ondorioak
Imanok Basterretxea. Enpresa Harremanetako dekanordea. UPV/EHU. Bilbo.