euskaraespañol

‘Think Big 2016' enpresa-ideien lehiaketako sari-banaketa

Noiz eta non

2016/05/27 2016/05/27, 11:00 - 12:30

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 27an, ostirala, 11:00etan, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Gradu Aretoan (Urkixo Zumarkalea z/g, Bilbo), Think Big lehiaketako sariak banatuko dira. Enpresa-ideien lehiaketa da Think Big eta Bizkaiko UPV/EHU campuseko ikasleen artean ekintzaile sena piztea du helburu. Ekimen honek ikasleak animatu egiten ditu komertzialki bideragarriak diren produktu eta zerbitzuak garatzera, beraien  lan-esperientzia eta ezagutzak aplikatuz.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 12an bukatu zen eta 66 parte-hartzailek eman zuten izena (31 emakume eta 35 gizon). Guztira 28 proiektu aurkeztu dituzte. Ekintzaile hauek 1.500 €-ko lehen saria, 1.000 €-ko bigarren saria eta 500 €-ko hirugarren eta laugarren sarika lortzeko aukera izango dute. Lehiaketa ZITEK-ek antolatu du eta epaimahaia UPV/EHU, BEAZ eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek osatu dute. Proiektuak baloratzeko orduan erabili diren irizpideak ideiaren berrikuntza eta orijinaltasuna eta horren garapena, bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa eta ekintzaile taldearen konpromisoa izan dira.

Sariak banatuko dituzte:

• Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
• Ainara Basurko, BEAZeko zuzendari orokorra (Bizkaian ekonomia eta berrikuntza sustatzeko sozietate publikoa).
• Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko saileko zerbitzu-burua.