euskaraespañol

Gezurrak erostera noa, hitzaldia eta mahai-ingurua José Manuel López Nicolásekin

Noiz eta non

2016/06/01 2016/06/01, 19:00 - 21:00

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, ekainak 1, 19:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), José Manuel López Nicolás Murtziako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakaslea eta Scientia blogaren arduradunak ‘Gezurrak erostera noa' izenburuko hitzaldia eskainiko du, non elikadura eta kosmetika arloetako industrien gehiegikeriak salatuko dituen. Hala, bertaratutakoei iruzurrak antzemateko tresnak eskaini eta publizitatearen kontrola hobetzeko proposamenak azaltzeko asmoz.

Elikadura eta kosmetika arloetako industriek urteak eta urteak daramatzate herritarrak engainatzen, haien publizitate-estrategietan zientziaren ikuspegitik inongo funtsik ez duten ustezko argudio zientifikoak erabiliz. Eslogan engainagarri horien erabilerak ondorio zuzenak eragin ditzake herritarren poltsikoan zein osasunean.

Hitzaldia gaztelaniaz egingo da. Sarrera irekia eta doakoa izango da aforoa bete arte.

Irudia: by EJavanainen CC BY 3.0, via Wikimedia Commons