euskaraespañol

Disfagia kasuetarako produktuen ezaugarritze sentsoriala

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/03 Noiz arte: 2016/06/02, 12:00 - 11:54

Irudia

Deskribapena

Ostiralaz, ekainak 3, 12:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Lascaray Ikergunean aurkeztuko dira disfagia egoeretara egokitutako testuren inguruko ikerketa-proiektuaren lehen faseko emaitzak. 18 eta 67 urte bitarteko 20 pertsonek baino gehiagok hartu dute parte proiektuan azken lau hilabeteetan zehar. Tarte horretan UPV/EHUko Ehunduraren Analisia ikerketa taldearekin elkarlanean, irensteko zailtasunak dituzten pertsonek erabili beharreko lodigarri komertzialen dastatze saioetan parte hartu dute.

Ekimen honek parte hartzaileen dedikazioa eskertzea dauka helburu eta, aldi berean, Arabako Campuseko Errektoreordearen eskutik, Ziurtagiriak banatuko dira elikagaien zentzumenen bidezko analisian izan duten trebakuntza aitortzeko.