euskaraespañol

Staff Training Week

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/07 Noiz arte: 2016/06/02, 09:00 - 09:20

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoak ‘Langileentzako II. Prestakuntza Astea' (Staff Training Week-STW) antolatu du ekainaren 6tik 10era bitartean, unibertsitatea nazioartean zabaltzeko prozesua jorratzeko. Hala, UPV/EHUko hiru campusetara etorriko dira Italiako, Erresuma Batuko, Kroaziako, Irlandako Austriako, Eslovakiako, Txekiar Errepublikako, Lituaniako, Estoniako, Frantziako, Belgikako, Herbehereetako, Portugalgo, Hungariako, Alemaniako, Poloniako, Georgiako eta Marokoko hogei bat unibertsitateren 33 ordezkari. Hona hemen bisitaldien egunak:

- Gipuzkoako Campusa: ekainaren 6an eta 7an, Donostian
- Arabako Campusa: ekainaren 8an, Gasteizen
- Bizkaiko Campusa: ekainaren 9an eta 10ean, Bilbon

Aurten, gainera, Bordeleko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen Bulegoko ordezkariak etorriko dira UPV/EHUra gonbidatu gisa, gure erakundeak hainbat proiektu gauzatzen baititu unibertsitate harekin elkarlanean. Halaber, UPV/EHUrekin mugikortasun hitzarmen bana sinatu berri duten Marokoko bi unibertsitate garrantzitsu ere izango dira gurean.