euskaraespañol

Euskal Hedabideen Behategiaren aurkezpena

Noiz eta non

2016/06/07 2016/06/07, 12:00 - 14:00

Deskribapena

Asteartean, ekainak 7, 12:00etan, UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen Auditoriumean (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Euskal Hedabideen Behategiaren aurkezpena egingo da. Hekimen elkarteak, euskal hedabideen lankidetza bideratzeko eratutako proiektuak, eta hiru euskal unibertsitatek (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon) partekatutako proiektua izango da. Halaber, www.behategia.eus webgunea ere ezagutaraziko da.

Euskal Hedabideen behatoki horren helburuak izango dira, besteak beste: datutegi bat osatzea sektorearen errealitatea hobeto ezagutzeko; audientziak neurtzeko proposamenak egitea, bereziki Interneteko jarioari begira; politika publiko berriak ezartzeko gogoeta egitea, laguntzeko sektoreak tresna eraginkorrak izan ditzan bere garapenerako; eta unibertsitateen eta enpresen arteko zubi lana egitea, sinergiak aprobetxatu eta bide berriak esploratzeko.

Parte hartzaileak:

  • Alberto Barandiaran, Hekimeneko zuzendaria
  • Gorka Salces, Behategiko koordinatzailea eta UPV/EHUko Nor ikertaldeko kidea

Sarrera librea.