euskaraespañol

Euskal Herriko Txertoei buruzko III. Foroa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/09 Noiz arte: 2016/06/10, 16:00 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, ekainak 9, 16:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo)  Euskal Herriko Txertoei buruzkoa III. Foroa hasiko da, UPV/EHUko irakasle Ramón Cisternak (Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila) eta Javier Aristeguik (Pediatria Saila) antolatu dutena.

Lehenengo jardunaldian, hilak 9, haurren txerto-egutegiari eta haren aldaketei buruz hitz egingo da, baita oraingo txertaketa-arautegiari buruz ere. Adituek egutegi horretan ez dauden txertoak ere jorratuko dituzte.

Ostiralean, ekainak 10, bigarren lan-bilkuraren ardatzean, helduen txertaketaz mintzatuko da. Txertoak umeen adin pediatrikoan ez ezik, bizitza luzean ere jarri behar dira infekzio batzuk (hala nola gripea eta Herpes Zosterra) prebenitzeko, eta horretarako adin helduan ezarri beharko diren zenbait txerto daude.