euskaraespañol

Jardunaldiak: Osasun mentalaren inguruko IV. Ideien Laborategia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/09 Noiz arte: 2016/06/10, 14:00 - 18:00

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, ekainak 9, goizeko 9:00etan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian (Rafael Moreno ‘Pitxitxi' pasealekua, 3 Bilbo) UPV/EHUk antolatutako CIBERSAM 2016 Ideien Laborategi hori hasiko da. Topagunean osasun mentalen 50 etorkizun oparoen ikertzailek hartuko dute parte.

Irekierako jardunaldian, Kantabriako Unibertsitateko errektoreak eta unibertsitate horretako CIBERSAM taldeko liderrak, Angel Pazosek, egingo dio Elsa Valdizán Farmakologia irakasleari omenaldia. Berriki hil den irakasle Valdizánek aktiboki parte hartu du UPV/EHUko Master Farmakologia eta Neuropsikofarmakologia Taldearekin.  Bestalde, Miguel Hernández Unibertsitateko Neurozientzien Institutuko zuzendariak, Salvador Martínezek, "¿Para qué sirve la investigación biomédica?" hitzaldia emango du.

Ideien Laborategi horretan doktore gazteek aurkeztuko dituzte ikertzeko proposamenak, finantziazioa eta kolaboratzaileak bilatzeko. Emaitzak ez dira aurkeztuko, proiektuak baizik. Gainera, ostiralean, ekainak 10, 16:00etan, 40 urte baino gutxiago dituen ikertzaile batek zuzendutako 2015eko argitalpen zientifiko onenari saria emango zaio. Sariak Santiago Reig izena darama. Reig CIBERSAMeko kide gaztea izan zen, baina 2011n mendi-istripuz hil zen.

Egitaraua