euskaraespañol

Nazioarteko atleta olinpikoek proba biomekanikoak eta fisiologikoak egingo dituzte

Noiz eta non

2016/06/24 2016/06/24, 10:00 - 13:43

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 24, 10:00etatik aurrera, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisioterapia Laborategian (Sarriena, z/g. Leioa) izango dira Australia eta Kanadako hiru ibiltari, zeintzuei azterketa fisiologikoak eta biomekanikoak egingo zaizkie . Iñaki Gómez-Goroztieta (Kanada), Benjamin Thorne (Kanada) y Brendon Reading (Australia) Rio 2016 olinpiadetan izango dira. Komunikabideak probara hurbildu ahal izango dira.

Ikerketa hori Josu Gómez-Ezeizak egiten ari den doktorego tesiaren —‘Determinantes fisiológicas y biomecánicos de marchadores de élite internacional'— zatia da. Gómez-Ezeizak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua eta Masterra atera ditu UPV/EHUn, eta Mikel Odriozola ibiltari olinpikoaren entrenatzailea da gaur egun. Proiektua UPV/EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko Jordan Santos-Concejero eta Cristina Granados doktoreek zuzenduko dute.

Munduko lehen mailako ibiltariak aztertu dira proiektu horren baitan; besteak beste, egungo 20 kilometroetako munduko txapeldun Miguel Ángel López espainiarra. Datorren egunetan, gainera, Jared Tallent (Londres 2012ko 50 kilometroetako txapeldun olinpikoa) ere etorriko da. Espainiako, Japoniako, Australiako, Kanadako, Ingalaterrako eta Italiako selekzioetako ibiltariek ere parte hartuko dute Gómez-Ezeizaren azterlanean.