euskaraespañol

Txinako Jiangsu probintziak UPV/EHUri dohaintzan emandako liburuen erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/27 Noiz arte: 2016/09/30, 16:45 - 20:00

Kokapena

Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ekainaren 27an, 16:45ean, Bizkaiko Campuseko Liburutegian (Sarriena auzoa, Leioa), Jiangsuko probintziak UPV/EHUri dohaintzan emandako liburuen erakusketaren inaugurazioa ospatuko da. Ekitaldian Jiangsuko delegazio batek, Zhang Lei gobernadoreordea buru duela, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek eta Kanpo-harremanetako zuzendari Leyre Madariagak hartuko dute parte.

Iñaki Goirizelaia errektoreak eta Zhang Lei Jiangsuko gobernadoreordeak akordio memoranduma sinatu ostean egingo da inaugurazioa. Hitzarmen honen helburua Txinako probintzia honetako unibertsitate aipagarrienen eta UPV/EHUren arteko kooperazioa indartzea da, eta baita bien arteko ikerketak zein ikasleen trukeak egiteko programak martxan jartzea ere. UPV/EHU eta txinatar probintziaren arteko batzea Jiangsuko probintzia eta Euskadiko Adiskidetasun Harremanezko Akordioaren barruan kokatzen da.

Kolaborazio izaera honen baitan, Jiangsuko Gobernu Popularrak 1.400 liburu eman dizkio dohaintzan unibertsitateko liburutegiari, lan txinatarren atal bat sortu dezan. Bilduma osatzen duten ezagutza alor ezberdinak (medikuntza, historia, artea edo literatura) ordezkatzen dituzten liburu esaguratsuak aukeratu dira erakusketarako, eta hau Bingshan Wang eta Ying Shenen margo bildumak eta Eduardo Rubio eta Xiao Fang irakasleek utzitako txotxongilo txinatarrekin egindako konposizioak osatuko dute. Irailaren amaiera arte egongo da ikusgai erakusketa.