euskaraespañol

Valentin Foronda Gizarte Historiaren Institutuaren XXII. Sinposioa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/29 Noiz arte: 2016/06/23, 16:00 - 12:41

Irudia

Deskribapena

Ekainaren 29tik uztailaren 1era, Valentín Foronda Gizarte Historiaren Institutuaren XXII. Sinposioa egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campusaren Elurreta Eraikineko Gradu Aretoan, "Gure gazteek zer dakite euren historiaz?" izenburupean.

VIOPOL ikertaldeak (HAR2014-51956-P) eta Euskal Unibertsitate Sistemak (IT 708/13) antolatu dute sinposioa, eta bertan izango dira historialariak eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, ikasgelan irakasten dituzten Historiako, Giza Zientzietako eta Gizarte Zientzietako edukiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko.

Historialarientzat, oro har, eskola leku berezia izan da gizarteratzeko eta nortasun erreferentziak eskuratzeko prozesuetarako. Sinposioan, ildo horretatik, eskolak prozesu horietan duen garrantziaz eta gure gazteen ikasteko mekanismoez eztabaidatuko dute, baita hezkuntza sistemaren eta gizarteratzeko beste esparruen artean (familia, lagunak, koadrila…) sortzen den lehiaz ere.

Informazio gehigarria