euskaraespañol

UPV/EHUk lehen aldiz parte hartuko du ‘Euskal Encounter'-en

Noiz eta non

Noiztik: 2016/07/22 Noiz arte: 2016/07/25, 10:00 - 17:00

Irudia

Deskribapena

Uztailaren 22tik 25era, Bilbao Exhibition Centre-ek (Ronda de Azkue 1, Barakaldo) Euskal Encounter topaketaren 24. edizioa hartuko du. Bertan, UPV/EHUk lehen aldiz parte hartuko du programaturiko hainbat ekintza antolatuz eta babestuz.

Euskal Encounter informatika arloko zale eta profesionalen arteko batzar jendetsua da, zeinetan, hainbat egunez, ezagutzak partekatzea eta erlazionaturiko ekintzetan parte hartzea duten helburu. Ekimen honek 5.700 parte-hartzaile baino gehiago batzen ditu, 40 Gbps-ko konexiodun sarera 4.600 ordenagailu baino gehiago konektatzen ditu eta 50.000 euro baino gehiago banatzen ditu saritan.

Euskal Encounter-eko aurtengo edizioan UPV/EHUk Software-Defined Networking. ¿Sabías que tu red se puede programar? sare sozialen inguruko tailerra eta ¿Una votación secreta y distribuida sin un notario? izenburua daraman bozketa elektronikoen inguruko konferentzia antolatu ditu. Horrez gain, Arte Ederren Fakultatea Arte Digital lehiaketan epaile izango da. Ekimen honetan, parte-hartzaileek euren talentu artistikoa erakutsi ahal izango dute ordenagailu, teknologia berriak eta software-a tresna moduan erabilita. UPV/EHUko Bizkaiko Campusak, gainera, hainbat ekintza lagunduko ditu; hala nola, kontakizun, argazkigintza, bikoizte eta pintura lehiaketak.

Programazio osoa hurrengo estekan kontsulta daiteke: http://www.euskal.org/