euskaraespañol

‘Disecciones' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2016/09/15 2016/09/15, 19:00 - 20:30

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, irailak 15, 19:00etan, Bizkaiko Campuseko Esperientzia Gelen Eraikinean (Banco España 2, Bilbo), Disecciones, 10 relatos sobre la enfermedad liburua aurkeztuko da.

Dibulgatzaile eta idazle ezberdinek idatzitako 10 kontakizun biltzen ditu obra honek, zeinetan, fikzioaren bidez, publikoari gaitz larriak hurbiltzen zaizkion, beti ere jarrera zientifikoa ahaztu gabe. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Saileko irakaslea den Marta Macho da autoreetako bat. Machok bizirik dauden pertsonen arteko giltzurruna transplantatzeko programa gurutzatuaren inguruan idatzi du, matematika diskretuko algoritmo batean oinarritzen dena.

Aurkezpenean Marta Machok elkarrizketa bat izango du David Garcíarekin. García  UPV/EHUko ikasle gazte bat da eta giltzurruneko transplante bi egin dizkiote. Elkarrizketa Oihana Iturbide liburuaren editoreak gidatuko du. Helburua gaixotasunaren inguruko esperientzia pertsonalak partekatzeko kontakizuna tresna moduan erabiltzearen eraginkortasuna erakustea da.

Liburuaren aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Marta Macho, UPV/EHUko irakaslea eta autorea
  • David García, UPV/EHUko ikaslea eta transplantaturiko pazientea
  • Oihana Iturbide, editorea