euskaraespañol

‘Amerikanuak' eta ‘Lotura materiala' erakusketen aurkezpena

Noiz eta non

2016/09/19 2016/09/19, 10:00 - 11:00

Irudia
Teresa Jareñoren obra

Deskribapena

Irailaren 19an, astelehena, 10:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo), komunikabideen aurrean aurkeztuko dira Amerikanuak eta Lotura materiala erakusketak. Erakusketa biak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako artelanek osatzen dituzte eta bien irekiera publikoa astelehenean bertan ospatuko da, 18:30etan.

Amerikanuak erakusketa Arte Ederren Fakultatean ikasten duten artistentzat 2009an hasitako egonaldi-programa baten emaitza da. Harrezkero, urtero bi ikaslek proiektu artistiko bat garatu dute, egonaldia gauzatzen zen ingurune kulturalari lotuta. Egonaldi-programak baliagarriak izan dira haien unibertsitate-prestakuntza osatzeko, eta baita praktika artistiko bat garatzen hasteko ere, egonaldi artistiko profesionalen baldintza berdinetan. 2015/2016 ikasturtean Nevadako Unibertsitateak Renon duen Euskal Ikasketen Zentroan bi egonaldi gauzatu dira, azken hiru urteetan egin den bezala, eta beste bat Antartida argentinarreko base zientifiko batean. Erakusketa honek esperientzia horietako emaitza batzuk erakusten ditu. Zehazki, ikusgai dauden lanak Teresa Jareño, Leire Baztarrica, Manuel Diego Sánchez eta Oihane Sánchezenak dira. Amerikanuak Bizkaia Aretoan bisitatu ahal izango da irailaren 26a arte.

Lotura materiala erakusketa UPV/EHUko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko 2015/2016 ikasturteko ikasleena da. Erakusketa honen lotura da materiala eta haren formak, ezin zitekeen bestela. Proposamen bakoitza era erradikalean barruratzen da bere desio narratiboetan eta batere bateratua ez den munduaren adierazpen formaletan. Erakusketan materialaren agerpen fisikoa oinarri garrantzitsuenetako bat izan da eta haren gainean ikasleek artelanak eraiki dituzte. Haietako batzuentzat beren hizkuntz materikoaren oinarriak ezartzeko azalera formala izan da, pertzepziozko hurbiltze batera gonbidatuz harreman bisual bereziak sortzeko. Lotura materiala urriaren 4a arte bisitatu ahal izango da Bizkaia Aretoan.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa
  • Natxo Rodríguez, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko dekanordea
  • Juan Gómez, UPV/EHUko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko arduraduna
  • Javier Moreno, UPV/EHUko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko arduraduna
  • Erakusketak osatzen dituzten artelanen egileak