euskaraespañol

Nazioarteko neurobabesari buruzko konferentziarik garrantzitsuena, Bilbon

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/19 Noiz arte: 2016/09/21, 08:30 - 14:30

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUk antolatuko bi urte behingo foroak ekingo die nerbio-sistema babesteko azken estrategiei, garuneko erasana egiten denean

Neurobabes-agenteei buruzko XIII. Nazioarteko Konferentziak (ICNA) Bilbon egingo du bi urte behingo bilera. UPV/EHUk antolatu du topaketa. Astelehenean, irailak 19, 8:30ean, Seminario Bilbao hotelean (Derio), foroa hasiko da. Ameriketako Estatu Batuetan 1991n hasi zenetik, aurten bigarren aldiz izango da Europan bilera. Aurrekoa 1996an Italian (Comoko Lakuan) izan zen.

Topaketan, besteak beste, hauek hartuko dute parte: Russel J. Andrews, konferentziaren presidentea eta NASAko Ames Ikerketa Zentroko ikertzailea, William Slikker, Estatu Batuetako Toxikologiko Ikerketa Zentro Nazionaleko zuzendaria (National Center for Toxicological Research/FDA) eta Hari Shanker Sharma, Uppsalako Unibertsitateko Ospitaleko ikertzailea eta UPV/EHUko Neurozientziak Saileko kolaboratzaile akademikoa. Era berean, UPV/EHUko Ikerketa arloko errektore Fernando Plazaola ere egongo da, ongietorria emango die ikertzaileei eta lan bileretan ere hartuko du parte.

Nerbio-sistema zentralaren gaixotasunetan espezializatutako foroak ikuspegi berriak ezagutzera emango ditu nahasmendu horiei tratamendua emateko, eta estrategien aurrerapena ebaluatuko du. Munduano eta, batez ere, gizarte garatuetan osasun-arazo larrienetarikoak dira. Asteazkenera arte, irailak 21, ikerketan eta botiken garapenean adituek neurobabesa, nanoteknologia eta neurotoxikotasunari buruzko berriak eta informazioa trukatuko dituzte. Guztira 50 zientzia-komunikazio aurkeztuko dira.

Garunak kalterik duenean, trauma edo endekapenezko gaixotasun batek eraginda, neurobabes-estrategiak ezartzen dira. Gaur egun, ikerketaren ardatzetariko bat nanoteknologia da. "Osatzeko eta nerbio-sistema babesteko nanopartikulen eta nanozuntzen ahalbideak ikertzen ari dira, haien bidez modu eraginkorrean helarazi ahla direlako beharrezko medikamentuak eta dosi terapeutiko egokiak, garunaren barrera autobabeslea salbatuz. Baina, gainera, ikertu behar da nola kanporatu medikamentuak garraiatzen dituzten partikulak edota zuntzak, metaketaren toxikotasuna saihesteko", azaldu du José Vicente Lafuentek, LaNCE( Laboratorio de Neurociencias Clínicas y Experimentales) laborategiaren zuzendariak, UPV/EHUko katedradunak eta konferentziaren antolatzaileak.

Neurobabesari buruzko foroan parte hartuko duten zientzialariek The Walk On Project Mikel Errenteriaren ekimena ezagutuko dute. proiektua. Musikoak endekapenezko gaixotasunen terapiak jendarteratzeko eta ikerketak finantzatzeko jarri zuen martxan "MOVIMIENTO WOP"proiektua.

Era berean, topaketan neurokirurgialari Bruce Trembly-ri omenaldiat egingo diote. Trembly 2015ko irailean hil zen. Medikuak ikertu zituen giza garuna babesteko mekanismoak, burmuinak trauma edo kirurgia-tratamendua pairatu ondoren. Neurobabes-agenteei buruzko XIII. Nazioarteko Konferentziak sortzailetariko izan zen.