euskaraespañol

Europako Espazio Agentziaren inguruko hitzaldia

Noiz eta non

2016/09/23 2016/09/23, 12:00 - 13:55

Irudia

Deskribapena

Irailaren 23an, ostirala, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko hitzaldi aretoan (Bizkaiko Campusa, Leioa), Natanael Ayllon doktoreak La Agencia Espacial Europea y su rol en el desarrollo de tecnología de RF y microondas hitzaldia eskainiko du. Jardunaldi hau Ingeniaritza Fisikoko doktoretza programaren barruan kokatzen da eta Master eta Doktorego Eskolak finantzatzen du.

Natanael Ayllon Rozas Gasteizen jaio zen 1984an. Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoko eta Ingeniaritza Elektronikoko ikasketak egin zituen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, 2005 eta 2007an bukatu zituelarik, eta 2011an doktoretza lortu zuen UPV/EHUko Elektrizitate eta Elektronika Saila, Thales Alenia Space enpresa (Frantzia) eta Frantziako Espazio Agentziaren (CNES) arteko lankidetza proiektu baten testuinguruan.

Espazioan erabiltzen diren irrati-frekuentzien teknologienganako motibazioak 2011an Europako Espazio Agentziara (ESTEC, Noordwijk, Herbehereak) mugitzea eragin zion. Gaur egun, etorkizuneko Europako telekomunikazio, nabigazio eta Lurraren  behaketa sistementzako zirkuitu integratu eta potentzia-anplifikazio ekipoen garapenaren arduraduna da aipatu agentzian.