euskaraespañol

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturtearen inaugurazioa

Noiz eta non

2016/09/26 2016/09/26, 18:00 - 18:00

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, irailak 26, 18.00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Arabako Campuseko Esperientzia Gelen akademi ikasturtearen inaugurazioa egingo da.

Ekitaldiaren buru Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izango da eta hasierako ikasgaia Maite Muñoz García de Iturrospe Ikasketa Klasikoak saileko doktoreak eskainiko du 'El optimismo como enseña en el mundo antiguo: más allá del carpe diem' [Optimismoa aitzinako munduaren ikur: carpe diem-etik harago] izenburuaz.

Parte ere hartuko dute Igone Martinez de Luna Unanue Arabako foru diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, José Félix Aspizua Vital Kutxa fundaziokoak, Puy Fernández Osés Esperientzia Geletako zuzendariak eta Esperientzia Geletako ikasle ohien kultur elkartearen (ACAEXA-AEIKE) ordezkari batek.