euskaraespañol

'Dopin genetikoa: urrezko dominak laborategian diseinatzen', hitzaldia

Noiz eta non

2016/10/04 2016/10/04, 19:00 - 21:00

Kokapena

Bastida Aretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, urriak 4, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan (Arrikibar plaza. Bilbo), Julen Díaz Ramírez  bioteknologo eta dopin genetikoaren arloan ikertzaileak gai horri buruz mintzatuko da.

Kirolari baten genoma alda daiteke bere errendimendua hobetzeko? Zer ondorio dute jardunbide hauek? Nola burutzen da? Dopinaren aurkako Mundu Agentziak adierazi du dopin genetikoa heldu dela dagoeneko eta kirolaren mehatxurik handiena bihurtu dela. Arestiko Rioko Joko Olinpikoetan dopin mota hau hautemateko lehenengo frogak burutu dira. Dopin honek kirolarien osasunarengan dituen ondorioak ezezagunak dira oraindik.

Ikertzaileak gai hauei helduko die "Dopin genetikoa: urrezko dominak laborategian diseinatzen" izeneko hitzaldian. Zientzialari honek dopin mota honen hautematerako metodo bat garatzeko lan egiten du. Ekintza urriaren 4an ospatuko da Azkuna Zentroan, euskaraz.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Gonbidapenak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.