euskaraespañol

‘Euskal Dantza. Tradiziotik sorkuntzara' ikasketa osagarrietan izena emateko epea irekita

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/18 Noiz arte: 2016/11/11, 09:00 - 14:00

Irudia

Deskribapena

Azaroaren 11ra arte irekita egongo da ‘Euskal Dantza. Tradiziotik sorkuntzara' ikasketak osagarrian izena emateko epea.  Ikasketa osagarri horiek dantza tradizionaletan lan egiten dutenei zuzenduta daude. Ikastaroa erakunde hauek bultzatzen dute: UPV/EHUk, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, Aiko Taldeak, Kukai Dantzak eta Dantzan Komunitateak.

Ikastaroa 2016ko azaroaren 7an hasiko da eta 2017ko maiatzaren 16an bukatu. Bi talde izango dira: astelehenetan, Bizkaia Aretoan (Bilbo) eta astearteetan, Ignacio Maria Barriola Zentroan (Donostia). Ordutegia: 17:30-20:30. Ikastaroak 10 kreditu ECTS emango ditu.

Izena ematea