euskaraespañol

Blas de Otero poetaren omenezko kontzertua

Noiz eta non

2016/10/14 2016/10/14, 20:00 - 22:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urriak 14, 20:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) egingo da Blas de Otero poetaren omenezko kontzertua. Sarrera librea, aretoa bete arte.

Aurten, Blas de Otero jaio zeneko mendeurrena ospatzen da, eta horren harira Julen Ezkurrak poetaren hiru lanekin egindako orkestrarako hiru bertsio estreinatuko dira: ‘En el principio', ‘Pido la paz y la palabra' eta ‘Llueve sobre Bilbao'. Kontzertua UPV/EHUk ekoiztu du, Fundación Blas de Oterorekin elkarlanean.

Kontzertu sinfoniko koralean parte hartuko dute:

  • ‘Coro Iubilo Bilbao', Igone Arteagabeitia izango da zuzendaria
  • ‘Coral Sine Nomine', Begoña López izango da zuzendaria
  • ‘Camerata Aula Boreal', Daniel Garay izango da zuzendaria
  • Alejandro Zabala, pianista