euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasleen graduazioa Vitoria/Gasteizen

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/26 Noiz arte: 2016/10/24, 18:30 - 15:17

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Comandante Izarduy 23. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, urriak 26, 18.30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Fakultateko gradu aretoan, enpresa administrazio eta zuzendaritzako graduko bigarren promozioa graduatzeko ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango da, lagun izango dituelarik Jesús Arregui SNA Europe-ko presidente eta promozioaren aitabitxia, Igone Martínez de Luna Arabako Foru-Diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Itziar Gonzalo Vitoria/Gasteizko udalaren alkateordea eta Miren Artaraz, fakultatearen Vitoria/Gasteizko Arabako ataleko koordinatzailea.

Arabako beste zenbait erakunderen ordezkariak ere izango dira bertan (Ampea, Ekonomialarien Euskal Elkargoa, Ajebask…), bai eta arabar campuseko beste ikastegietako dekano eta zuzendariak ere, titulatuko diren ikasle eta familiez gainera.

Aitabitxiak bere enpresaren gestioaren alderdi esanguratsuenez eskainiko duen hitzaldia eta gero, graduatu berriei lan merkatura ahalik eta lasterren sar daitezen emango dizkien aholkuak entzun ondoren, diplomak banatuko zaizkie ikasleei eta aintzatespena eginen zaie promozioaren espedienterik onenei. Gainera, jasangarritasunerako gradu amaierako lana izeneko saria emango da, UPV/EHUren ekimen aitzindaria, ekonomiaren, gizarte gaien eta ingurugiroaren ikuspegia ondoen biltzen duten gradu amaierako lanak saritzen dituena.