euskaraespañol

Demografía, paleontologías y desigualdad social en época medieval

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/27 Noiz arte: 2016/10/21, 18:00 - 13:17

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunarekin, urriak 27, 18.00etan unibertsitate pabiloiko ELKAR Campus liburu-dendan (Apraiztarrak, 1. Vitoria/Gasteiz) 'Demografía, paleontologías y desigualdad social en el noroeste peninsular en época medieval' [Erdi Aroko Demografia, paleontologiak eta gizarte desberdintasunak penintsularen ipar-mendebaldean] liburua aurkeztuko da, Erdi Aroko Arkeologia dokumentu sortaren 10. alea. Lana Juan Antonio Quirósek zuzendu du eta Tona Majo Ortin (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta Maite Iris García (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatekoa) irakasleek aurkeztuko dute.

Testuan diren lanek balantze kritikoa egiten dute zenbait lurraldetan egin diren azterlan demografiko eta paleopatologikoen inguruan, batzuetan analisi osteoarkeologikoetan lortutako emaitzak gizarte historiaren ikusmoldetik erakutsiz. Nahiz lan gehienak penintsularen ipar-mendebaldeaz jarduten diren, hiru ekarpenek penintsularen beste lurralde batzuk lantzen dituzte, konparazioa egin ahal izateko. Gainera, azterketa monografikoak ere agertzen dira aztarnategi berezien inguruan, kasu zehatzen analisian sakontzeko bide emateko. Liburukiaren hamasei kapituluek badakarte iradokizunik metodologia, kontzeptu eta operatibitatearen inguruan, hain zuzen ere, eztabaida ireki ahal izateko giza osteoarkeologiaren etorkizunari buruz, Erdi Aroko hileta fenomenoen analisi historikoari dagokionean.