euskaraespañol

Hitzaldia: 'Un paseo por la orilla del cosmos'

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/05 Noiz arte: 2016/11/04, 20:00 - 13:32

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Zeru izartsua lehen eskutik ezagutu nahi duzu? Teleskopio profesional bat denbora errealean maneiatu nahiko zenuke? Espazio-ontziek unibertsoa nola ikusten duten jakin nahi duzu? Larunbatean, azaroaren 5ean, 20:00etan, Bizkaia Aretoan, Bilbon, Santiago Pérez Hoyos UPV/EHUko ikertzaile eta Zientzia Planetarioen Taldeko kideak gau batez astronomo bihurtzeko aukera eskainiko du, eta espazioa esploratzeko abenturan parte hartzeko, "Un paseo por la orilla del cosmos" hitzaldian.

Ekitaldian parte hartuko dutenek aukera izango dute zuzenean eta urrunetik Almeriako Calar alto behatokiko 1.23m-ko teleskopioa erabiltzeko. Harekin, ibilalditxo bat egingo dute Kosmoseko objektu hurbilenetatik, galaxiak, izar-multzoak eta gaueko zeruan egoten diren izar-lainoak behatzeko. Gainera, Europako Espazio Agentziaren ESASky aplikazioa erabiliko dute horiek guztiak misio espazialen begietatik ere behatzeko.

Zientziaren Astearen barruan antolatu du UPV/EHUk hitzaldia. Santiago Pérez Hoyosek aldizka egiten ditu behaketak Calar Alto behatokitik eta UPV/EHUko EspaZio Gela behatokiko T50 teleskopioaren arduraduna da.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.
 

Informazio guztia zientzia-astea.eus webgunean.