euskaraespañol

Elikadura jasangarriari buruzko jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/16 Noiz arte: 2016/11/14, 12:00 - 09:27

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 16, 12:00etan hasita, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako ekitaldi aretoan, elikadura jasangarriari buruzko jardunaldia egingo da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Glutenaren analisirako laborategia ikertaldeak eta ‘Food Responsibility' Hezkuntza Berrikuntzarako talde espezializatuak antolatuta.

Jardunaldian Granadako 2016ko dietista eta nutrizionisten nazioarteko kongresuaren ondorioak aurkeztuko dira eta ‘SustainablEating' dokumentala proiektatuko da. Honetan mundu osoko hiritarrei kontatzen zaie jateko modua aldatuta planeta bera aldatu ahal dela eta lagundu egin ahal zaiela itsasoan, lurra lantzen, baserrietan, geure inguru gertuan ari direnei. Ekitaldiaren amaitzeko, solasaldia egingo da elikadura eta jasangarritasunaren inguruan.

Jardunaldira etorriko dira Giuseppe Russolillo Dietista eta nutrizionisten espainiar fundazioko presidentea eta Carlos Sabater dokumentaleko zuzendaria, bai eta Euskadiko Giza Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen Elkarteko ordezkariak ere, hauen buru Maria José Ibáñez presidentea.

Dokumentalaren trailerra.