euskaraespañol

Aniztasunaren eta inmigrazioaren erronkak Euskadin

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/17 Noiz arte: 2016/11/16, 09:30 - 12:56

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Osteguna eta ostiralean, azaroaren 17an eta 18an, Bizkaia Aretoan, Bilbon, Immigrazioa eta Integrazioa EAEn VI. Jardunaldiak egingo dira. Jarduera UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak antolatu dute, Ikuspegi eta Biltzen erakunderen laguntzaz. Aurtengo edizioa ‘Aniztasunaren eta immigrazioaren erronkak Euskadin' lemapean antolatu da.

Jardunaldien irekiera-ekitaldia ostegunean, azaroaren 17ean, 09:30etan, Bizkaia Aretoan, Bilbon, izango da.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua
  • Gorka Bueno, Ikuspegi-ko zuzendaria
  • Miguel Angel Muñoz, Biltzen-eko zuzendaria

Jardunaldiak mahai-inguru eta hitzaldietan antolatuta daude eta hainbat gai jorratuko dira: hizkuntza-aniztasuna eta euskara, kultur eta erlijio aniztasuna edo immigrazioaren erronkak krisiaren ostean, hurrenez hurren.

Amaiera-ekitaldia ostiralean, 13:30etan, izango da Jose Javier Miguel Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariaren eskutik.

 

*Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da ehutb.ehu.eus/canal1 webgunearen bitartez

*sare sozialetan hashtag honen bitartez: #6IJ