euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano Ataleko diploma banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2016/11/23 2016/11/23, 18:00 - 20:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 23, 18:00etan, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano Atalean (Elkano, 21) 2015/16 ikasturtean graduaturiko 151 ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Halaber, espediente akademiko eta Gradu Amaierako Lan onenari sari bana emango zaizkie. Bestalde, omenaldia egingo zaie UPV/EHUn lanean 25 urte bete dituzten Eskolako langileei eta jubilatuei. 

Pedro M. Gomez eskolako koordinatzaileak egingo du ongi etorria eta harekin izango dira Xabier Otxandiano (Bilboko Udalaren Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotzia), Arturo Rodriguez (UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa) eta Iñaki Ruiz (Ekonomisten Euskal Elkargoaren lehendakaria).

Itxiera Iñaki Goirizelaia Ordorika UPV/EHUko errektoreak emango dio ekitaldiari.

 

Informazio gehigarria