euskaraespañol

Capitolina Díaz soziologoak itxiko du ‘Emakumeek zientzia egiten dute' hitzaldi zikloa

Noiz eta non

2016/11/24 2016/11/24, 19:30 - 21:30

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Capitolina Díaz

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 24, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean,  Capitolina Díaz Valentziako Unibertsitateko Soziologia irakasle eta Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko (AMIT) kide ohiak ‘Ez dago zientziarik emakumerik gabe' izenburuko berbaldia eskainiko du. Javier San Martin kazetari eta Gizarte Komunikazioko ikerlaria arduratuko da solasaldia gidatzeaz.

Sarrera librea da, leku guztiak bete arte, eta streaming bidez jarraitzeko aukera izango da www.kulturguneatb.net gunean.

‘Emakumeek zientzia egiten dute' berbaldi zikloaren seigarren edizio honetan ondoko emakume zientzialariek hartu dute parte: Fisikan doktore eta Basurtuko Ospitaleko Erradioterapia Unitateko Fisika Mediko Zerbitzuko kide Naia Peredak, Marta I. González Filosofian doktore eta Oviedoko Unibertsitateko irakasleak, eta Encina Calvo Fisikan doktore eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakasleak.

María Jesús Irabien Gulias eta Marta Macho Stadler UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleek koordinatu dute hitzaldi sorta.