euskaraespañol

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2016/11/30 2016/11/30, 17:30 - 13:43

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroaren 30ean, 17:30etan, UPV/EHUren Areto nagusian (Sarriena Auzoa, z/g) egingo da 2015-2016ko Gizarte Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako 4. promozioko graduazio ekitaldia.

Guztira graduatu dira 380 lagun, 308 emakumezko eta 72 gizonezko: Gizarte Hezkuntzako Graduan, 72; Haur Hezkuntzakoan, 142; eta Lehen Hezkuntzakoan, 166.
Bestalde, promozioko sari bereziaren aintzatespena jasoko dute hurrengoek:

  • Lehen Hezkuntza: Tamara Castro García eta Sara Fernández Fernández
  • Haur Hezkuntza: Iratxe Antón Vázquez eta Haizea Barrios Gómez
  • Gizarte Hezkuntza: Luis Corra Solaguren eta Maider Escurza Zubiaur.

Ekitaldian zehar 2015-16 ikasturtean jubilatutako irakasleak eta Eskolan 30 urte daramatzaten langileak omenduko dira.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria
  • Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua
  • Aitor Alonso, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko kidea

UPV/EHUko koroaren emanaldiarekin bukatuko da ekitaldia