euskaraespañol

Hezkuntzarako II. app Azoka, UPV/EHUn

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/16 Noiz arte: 2016/12/15, 12:30 - 10:56

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, abenduak 16, 12:30etan, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Hezkuntzarako II. app Azoka ospatuko da. Bertan, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako gradu eta graduondoko ikasleek telefono mugikorretan exekutatzeko diseinatu eta sortu dituzten hainbat aplikazio erakutsiko dira. UPV/EHUko ikastetxe biek elkarlanean burutu duten lankidetza-proiektuaren ekitaldi gorena da honako hau.

Ekimen berritzaile hau Telekomunikazioko Ingeniaritzako Masterreko ‘Tecnologías Telemáticas Avanzadas' eta Lehen Hezkuntzako Graduko ‘Lenguas e Innovación en la escuela' irakasgaietan burutu da, eta bere helburua hezkuntzarako app-ak sortzea izan da. Horretarako, talde heterogeneotan egin dute lan irakaskuntza zein ingeniaritzako ikasleek. Irakaskuntzako ikasleek, hezkuntzarekin lotutako arlo ezberdinetarako app-ak diseinatu dituzte, batez ere hizkuntzen ikasketara zuzenduta daudenak. Eta ingeniaritzakoek berriz, app bakoitza eraiki edo programatu dute, aurretik erabakitako diseinu horietan oinarrituta. Prozesu osoan zehar, ikastetxe bietako ikasleak elkarren artean kontaktuan egon dira.

Horrela, adibidez, Di-Educate produktua sortu dute, irakurketa, idazketa edo ahoskeran zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko app-a; IntegrApp, ikaslego-etorkinari zuzendutako aplikazioa, Lehen Hezkuntzako ikasgeletan sartzean eskolako oinarrizko hiztegia ikasten laguntzeko; Bilbapp, Bilbo hiria bisitatzen duten hizkuntza gutxituak dituzten turistentzat;... guztiak, ikasleek egindako poster eta tutorialen bidez aurkeztuko dira, "HEZKUNTZARAKO II APP-AZOKA" delakoan.

Informazio gehiago ondoko webgunean: (http://feriadelapp.wixsite.com/segunda-edicion). Bertan bideo-tutorialak ikusi, app-ak instalatu eta gustukoenak bozkatu daitezke.