euskaraespañol

V. Koldo Mitxelena Sarien banaketa-ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2017/01/10 Noiz arte: 2016/12/27, 11:30 - 12:18

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartea, urtarrilaren 10ean, 11:30etan, Bizkaia Aretoko Baroja gelan, Bilbon, Euskarazko Tesien V. Koldo Mitxelena sariak banatuko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak.

Sari hauek UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak sortuak dira, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz.

Bi urterik behin deitzen diren sari hauek bost jakintza-arlo nagusitan banatzen dira: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Giza Zientziak.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Andres Urrutia, euskaltzainburua
  • Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea
  • Adolfo Arejita, euskaltzain osoa
  • Bost kategorietako saridunak

Hauxe izango da Iñaki Goirizelaiaren azken ekitaldi publikoa errektore arduran.