euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Eskolak diplomak banatuko dizkie bere 1.000 titulatu baino gehiagori

Noiz eta non

Noiztik: 2017/02/22 Noiz arte: 2017/02/23, 18:00 - 13:17

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioa galaz jantziko da, orain arteko ekitaldirik jendetsuena ospatuko duen Bilboko Ingeniaritza Eskolako azken promozioko 1.057 titulatuak hartzeko. Lehen aldiz, eskola osatzen duten lau ikastetxeak zirenetako titulatuek elkarrekin jasoko dituzte euren diplomak, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea buru izango duen ekitaldian.

Parte hartuko dute:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
  • Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Hiri Plangitzarako Saileko Zinegotzi Olrdezakaria
  • Enrique Amezua, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria