euskaraespañol

‘Mikrobioen Genoma Osoaren Sekuentziazioa' izeneko mintegiak

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/16 Noiz arte: 2017/03/14, 15:00 - 17:05

Kokapena

Gradu-aretoa - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 16 eta 17an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Elurreta eraikineko gradu aretoan bi mintegi egingo dira ‘Mikrobioen Genoma Osoaren Sekuentziazioa' izen orokorra hartuta. UPV/EHUk parte hartzen du INNUENDO europar proiektuan, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) finantzatuta, genomika integratu nahi duena elikagaiek transmititutako patogenoen zaintza epidemiologikoan.

Ostegunean, 15:00etan, Joao Carrico Lisboako unibertsitatearen Medikuntza fakultateko doktoreak ‘From reads to profiles to trees: challenges and solutions in high throughput sequencing data analysis' hitzaldia eskainiko du. Beste aldetik, ostiralean, 15:00etan hasita, hitzaldia Mirko Rossi Helsinkiko unibertsitatearen Albaitaritza fakultateko irakaslearen esku egongo da ‘EU Capacity-building projects: INNUENDO - A novel cross-sectorial platform for the integration of genomics in surveillance of foodborne pathogens. Use of whole-genome sequencing in Campylobacter' izenburuaz.

Bertaratzea dohainekoa eta irekita dago arlo horrekiko interesa lukeen edozein ikertzaile edo teknikarirentzat.