euskaraespañol

Hileta film laburraren proiekzioa Letren Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/28 Noiz arte: 2017/03/24, 19:00 - 11:57

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, martxoak 28, 19:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko ikasgela nagusian Kepa Sojoren Hileta film laburra proiektatuko da, Zaragozako zinemaldiaren hogeita batgarreneko estatuko film laburrik onenari emandako saria lortu zuena.

Kepa Sojo, UPV/EHUko Letren Fakultateko Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakaslea, oso ezaguna da film laburren munduan, ‘100 maneras de hacer pollo al txilindron' (1997) zuzendu zuenetik. 2015ean Goya sarietarako izendatu zuten ‘Loco con ballesta' film laburragatik, eta iragan urtean, aurrenekoz hartu zuen parte Kimuak hautaketan, ‘Hileta' lanarekin hain zuzen ere. Izenburuak berak adierazten duen moduan, filmak hileta baten inguruko istorioa kontatzen du, 1925ekoa, Martikorena familiak Inge gazteari agur esan zionekoa. Istorioa Carl Theodor Dreyerren ‘Ordet' filmeko sekuentzia batean oinarrituta dago, baina zuzendari arabarraren zigilu nabaria darama.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo da zuzendariarekin berarekin. Ekitaldi hau ehukultura programazioaren barruan kokatzen da eta sarrera dohainekoa da plaza guztiak bete arte.