euskaraespañol

Jardunaldia: ‘Aspectos laborales en las relaciones societarias de las cooperativas de trabajo asociado'

Noiz eta non

2017/03/28 2017/03/28, 15:30 - 17:49

Kokapena

Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, martxoak 28, 15:30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' izenburuko  V. Jardunaldiak hasiko dira. Sara Lallana eta Garbiñe Biurrun irakasleen zuzendaritzapean garatzen diren jardunaldi hauen barruan, orotara, zortzi hitzaldi eskainiko dira eta, besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte.

Hitzaldi hauen artean, aipatzekoa da martxoak 28ean Iñigo Nagore Apariciok, Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuko kidea eta abokatuak, ‘Aspectos laborales en las relaciones societarias de las cooperativas de trabajo asociado' izenburupean emango duena

Saio guztiak 15:30ean hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat izango da. Sarrera doan da.