euskaraespañol

Lewis & Leigh-en kontzertua unibertsitate pabilioian

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/29 Noiz arte: 2017/03/24, 19:00 - 12:07

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, martxoan 29, arabar campuseko unibertsitate pabilioian (Apraiztarrak 1, 01006 Vitoria/Gasteiz), 19:00etan hasita, Lewis & Leigh taldearen kontzertua izango da, ehukultura programazioaren jardueren barruan.

Al Lewis eta Ava Leigh ibilbide luzekoak dira zein bere aldetik, baina underground zirkuituetan beste inon ez aitortua. Lehenengoa galesa, bigarrena Mississippikoa, britainiar folka dute abiapuntua eta Nashville-ko countryrik onena partekatzen dute. Al Lewis-ek bere ama hizkuntza kantatu ohi du, kymrueraz, bakarka grabatzen duenean Emaitza ezin ederragoa da eta berritzailea, zein bere oinarriko generoetatik harago iristen baita.

Lewis & Leigh 2014an hasi ziren elkarrekin bide honetan. Beste zenbait lan argitaratu ostean, azkenean ekin diote luzeari, ñabardura amerikarreko pop-rocka zeharo aireratuz a capella kantaturako doinuekin, bizarrak zutitzeraino. 'Ghost' zeharo magikoa da. Bi ahots hauek inoiz elkarrekin aritzeko sortuak dira, harmonia perfektuen egile izateko sortuak. Ez da honelakorik entzun The Everly Brothers entzun zirenetik, zenbaitetan horien doinuak ere gogora ekartzen dituztelarik.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.