euskaraespañol

Arabako Erromanikoari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/03 Noiz arte: 2017/03/30, 19:15 - 16:06

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, apirilak 3, 19:15etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, jarraipena izango dute Arabako Erromanikoaren I. jardunaldiek. Oraingo honetan, hitzaldia Soledad Silva y Verásteguiren esku egongo da ‘Ezkontideen erretratuak Arte Erromanikoan' tituluaz eta gaiaz. UPV/EHUren Artearen Historiako katedradunak zer dela eta agertu ziren erretratu hauek eta arrazoi hauen alderdi ezberdinak aztertuko ditu, bai eta beren berezitasun artistikoak ere, tipologia oparo eta anitza eragin zutelako.

Jardunaldi hauen antolaketaz arduratu dira Arabako Campuseko Esperientzia Gelak, Erromanikoen Lagunen Elkartea, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia saila eta ACAEXA/AEIKE (Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien elkartea). Honez gain, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak ere lagundu dituzte.