euskaraespañol

Dokumentala eta mahai-ingurua: ‘Cuando el autismo entra en las aulas: la importancia del encuentro'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/04 Noiz arte: 2017/03/04, 18:00 - 18:39

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilaren 4an, 18:00etan, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra) ikusi ahal izango da ‘Cuando el autismo entra en las aulas:la importancia del encuentro' dokumentala. Espektro Autistaren Nahasmendua duen ume batek (Aimar) protagonizatzen du filma, eta eskolan izan duen esperientzia kontatzen da han. Lan horretan hezkuntza jorratzeko ildo desberdinak erakutsiko dira; hots, Espektro Autistaren Nahasmendua duten umeen gurasoek egunez egun miatzen dituzten bideak.

Dokumentala eta gero mahai-ingurua egingo da, eta han izango dira:

  • Vilma Coccoz, autistekin esperientzia zabala duen psikoanalista
  • Beatriz Tomey, Altzaga Ikastolako orientatzailea
  • Astrid Ulnos, Pedagogia Terapeutikoko irakaslea
  • Ana Goiricelaya, TEAdir-Euskadiko, Autismoarekin konpromisoa duten pertsonen eta gurasoen elkartearen presidentea