euskaraespañol

The Inklings eta mendebaldeko irudimena

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/10 Noiz arte: 2017/04/07, 15:30 - 14:16

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Apirilaren 10 eta 11n, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, III. nazioarteko konferentzia garatuko da "The Inklings eta mendebaldeko irudimena: iparreko eragina" gaia hartuta.

Hirugarren urtez, jarraian, UPV/EHUren Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa sailak antolatzen du kongresu hau, zenbait tabu hautsiaz batera, literaturako mota honen literatur, gizarte eta kultur dohain berariazkoak azpimarratu nahiaz. Zehazkiago, The Inklings taldeak (J.R.R. Tolkien, C. S. Lewis eta Charles Williams, eta bestek) idatzitako literaturaren garrantzia eta eragina aztertu nahi dira.

Kongresuaren barne izango dira osoko bilerak, mahai inguruak, filmen proiekzioa eta liburuen aurkezpenak. Sarrera librea izango da.

Honako esteka honetan aurki daiteke programa osoa: http://internationalconferenceontheinklings.blogspot.com.es/2017/03/program-for-conference.html?m=1