euskaraespañol

Jardunaldiak: ‘Mundu bat begirada anitz'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/08 Noiz arte: 2017/05/11, 09:30 - 14:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 8 eta 11ren artean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean egingo da ‘Mundu bat begirada anitz' Kultura anitzeko jardunaldien edizio berria.

Fakultateko lektoreek (alemana, arabiera, galegoa eta errusiera) antolatuta, egun horietan zehar film ezagunak proiektatuko dira azpititulatutako jatorrizko bertsioan. Proiekzio guztiak Letren Fakultateko gradu aretoan egingo dira, hileko 11koa izan ezik, berori 0.15 ikasgelan proiektatuko baita. Sarrera dohainik izango da eserlekuak bete arte.

Zikloa hasteko, maiatzak 8, ‘Absolute Giganten' (Sebastian Schipper, 1999) komeria dramatiko alemana eta ‘Ya Tayr El Tayer' (Hany Abu-Asad, 2015) komeria dramatiko arabiarra proiektatuko dira. Zeynab Shawky Sayeden hitzaldia ere egongo da, ‘Idol: destello de esperanza' izenarekin. Asteartean ‘A palabra xusta' (Miguel Piñeiro, 2016) Galiziako dokumentua erakutsiko da eta, amaitzeko, ostegunaz, maiatzaren 11an, ‘Leyenda No. 17' (Nikolay Lebedev, 2013) Errusiako drama proiektatuko da.

Informazio gehigarria