euskaraespañol

Jardunaldia: Emakumeen historia, emakumeak historian

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/11 Noiz arte: 2017/05/04, 09:30 - 12:35

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunarekin, maiatzak 11, 9:30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan ‘Emakumeen historia, emakumeak historian. Iraganaren ikuspegi berriak' izeneko jardunaldia egingo da.

UPV/EHUren Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia saileko ‘Euskal Herria eta Amerika: lotura eta harreman atlantikoak' ikertalde finkatuak antolatuta, jardunaldiak helburu bikoitza du: alde batetik, Euskal Herriaren inguruetan emakumeen historia aztergai nagusi izan eta gaur egun egiten ari diren ikerketak azaleratu edo, hala balegokio, analisietan generoaren ikuspegia ezartzeko interesak eragindakoak; eta, beste aldetik, bulkada egin, arlo honetan bertan gerora egin litezkeen ikerketak gara daitezen.

Helburu biak bat datoz zeharo UPV/EHUren II. Berdintasun Planak ikerkuntzaren arloan ezarritakoaren proposamenaz, non zehatz-mehatz adierazten baita ezen "beharrezkotzat jotzen dugu emakumezko ikertzaileei laguntza ematea, beren begirada eman dezaten eta jakintzaren eragileak izan daitezen; horrez gain, genero ikuspegitik egindako ikerketak sustatu nahi ditugu jakintzaren arlo guztietan, eta horien emaitzak zabaldu".

Informazio gehigarria