euskaraespañol

Hitzaldia: 'Datuez ikasten duten algoritmoak eguneroko bizitzan'

Noiz eta non

2017/05/18 2017/05/18, 19:30 - 21:30

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, maiatzaren 18an, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), ‘Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana' hitzaldi zikloaren hirugarren hitzaldia egingo da. Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio. Hizlaria Inés Garmendia izango da (Ikerkuntzan  Laguntzeko Unitatea – Araba ESI, Osakidetza) eta ‘Datuez ikasten duten algoritmoak eguneroko bizitzan' da bere hitzaldiaren izenburua. Sarrera doakoa izango da.

Hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango dira ere www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.

Hitzaldi sorta hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.