euskaraespañol

Hitzaldia eta mahai-ingurua: 'La recuperación de una joya arquitectónica: las Galerías Punta Begoña'

Noiz eta non

2017/05/24 2017/05/24, 19:00 - 19:06

Kokapena

Entzunaretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Punta Begoñako Galeriak (Getxo) Euskadiko XX. mendearen hasierako eraikin aipagarrietako bat dira, bere erabilera eta kokapen bereziengatik eta hura egiteko erabilitako teknologiarengatik. Eraikin hori berreskuratzeko, jendarteari irekitako ikerketa eta zaharberritze diziplina anitzeko prozesu bat jarri da abian. Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra eta EHUko adituen hainbat talde eraikinaren materialak eta inguruko geologia ari dira aztertzen, pinturen eta zeramikaren kontserbazio-lanak ari dira egiten eta azpiegituraren erabilerari buruzko iritziak ari dira biltzen, besteak beste.

Talde horien lau ordezkarik "La recuperación de una joya arquitectónica: las Galerías Punta Begoña" hitzaldia eskainiko dute, maiatzaren 24an Azkuna Zentroan (Bilbo).

Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.