euskaraespañol

‘Pelota II' dokumentala zine aretoetara heldu da

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/26 Noiz arte: 2017/05/30, 19:45 - 22:00

Irudia

Deskribapena

Ostiraletik aurrera, maiatzak 26, Jørgen Leth eta UPV/EHUko Antropologia irakasle Olatz González Abrisketak zuzenduriko ‘Pelota II' dokumentala zine aretoetara helduko da. Emanaldi berezi hauek antolatu dira Olatz González eta pilota munduko pertsonekin:

  • Maiatzak 26 ----- 19:45, Logroño (Moderno zineak)
  • Maiatzak 27 ----- 20:00, Donostia (Trueba zineak)
  • Maiatzak 29 ----- 19:45, Bilbo (Multis zineak)
  • Maiatzak 30 ----- 19:45, Gasteiz (Florida zineak)

Jørgen Leth zinegile danimarkar entzutetsuak pilota partidu bat ikusi zuen lehendabizi 60 hamarkadaren bukaeran, eta 1983an filmatu zuen ‘Pelota' dokumental ospetsua. 30 urte beranduago Euskal Herrira etorri zen berriro pilota jokoaz dokumental berri bat grabatzera, oraingo honetan UPV/EHUko Antropologiako irakasle Olatz González Abrisketarekin batera. "Pilota izaki bizia da. Guztiak ezberdinak dira eta arretaz entzun behar ditugu elkarrengandik bereizi nahi baditugu". ‘Pelota II' kirol honen sekreturik handienean barrena abiatzen da: Partidu bakoitzerako pilotarik onena aukeratzea.

Dokumentala aurkeztu zuten Copenhagueko Zine Dokumentalaren Jaialdian (CPH:DOX), eta Donostiako Zinemaldian, Amsterdameko IDFAn, ZINEBIn eta Golden Apricot International Film Festivalen ere erakutsi dute, besteak beste.

 

Informazio gehigarria