euskaraespañol

Euskobarometroaren udaberriko datuen aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2017/07/14 Noiz arte: 2017/07/10, 10:00 - 10:13

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, uztailaren 14an, 10:00etan, Bizkaia Aretoko Elhuyar aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), UPV/EHUren Zientzia Politikoa saileko Euskobarometro ikertaldeak prentsaurrekoan eskainiko du udaberriko azken atalari dagokion barometroko informazioa. Datuok maiatzaren 2tik ekainaren 2ra arte jaso ziren etxez etxe.

Prentsaurrekoan informazio grafiko eta dokumental osoa eskainiko da, bai eta eman beharreko azalpen guztiak ere. Informazioa eskura egongo da egun horretako goizean zehar interneten: https://www.ehu.eus/eu/web/euskobarometro/home

Prentsaurrekoan hartuko dute parte:

  • Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Francisco J. Llera Ramo, Euskobarometroko zuzendaria